Zure herriarentzako gure kultura-ekimenak

Plaza Zaharrak Bizirik Euskal Herriko plaza eta frontoi zaharrei berriz ere bizia, ahotsa eta protagonismoa emateko sortutako kultura-proiektua da. Pilota, bertsolaritza eta musika tradizionalaren bidez, euskaraz osorik garatutako jai-jardunaldi herrikoi eta parte-hartzailea proposatzen da, plazak berriz ere herri-bizitzaren erdigune bihurtuz.

PROIEKTUAREN JATORRIA

Denboraren poderioz, plaza eta frontoi askok beren funtzio soziala eta kulturala galdu dute.
Proiektu honek espazio horiek berreskuratzeko beharrari erantzuten dio, bizi moderno eta hurbileko proposamen baten bitartez, tradizioa eta oraina lotuz, eta herriaren parte-hartze zuzena sustatuz.

BERTSOLARITZA SAIOAK

Euskarazko ahozko inprobisazioaren artean gure bertsolariak, Joanes eta Xabat Illarregi lagun ditugula, ikuskizun liluragarriak eta tailer parte-hartzaileak eskaintzen ditugu. Bertsolaritzaren aberastasuna komunitateari hurbilduz, elkarrizketa, sormen eta gure hizkuntzarekiko harrotasuna bultzatuz

MUSIKA ETA DANTZA TRADIZIONALA

Ainara Mindegia eta  Birjinia Mariezkurrenaren eskutik, zuen ekitaldiak erritmo eta pozez betetzen ditugu trikitixa eta panderoarekin. Euskal musika tradizionala eta gure historia diren melodiekin giro alaia eta parte hartzailea sortuz.

PILOTA: INDARRA ETA TREBEZIA

Plaza Zaharrak Bizirik proiektuak, esku pilota tradizionalaren bitartez, pilota bizitzan jartzen du. Oinatz Bengoetxea eta Aitor Alduntzin pilotari trebeak dira protagonista, eta hauei herriko beste pilotari batzuk (gizonezkoak nahiz emakumezkoak) batuko zaizkie, parte-hartze zuzena sustatuz.

Historia Beteta
Betiko pilotaleku eta pestalekua
Herri txikien bihotza
Pixkanaka ahazten ari dena
GOAZEN PESTARA PLAZA ZAHARRETA!!

Harremanetarako - Contacto

NAFARROA

Redes Sociales